Albisteak
Montejurra Bizi aurkezpena
Lizarrako Kultur Etxeak Montejurra Bizi aurkeztu du.
Hasiera batean Arellanok eta Deikazteluk osatutako elkartea izan zena, gaur egun inguruko 11 herriek osatzen dute.
Azken hilabeteotan web orria berregokitzen eta ibilbide berriak seinaleztatzen lan egin da, horietako 4 Trail Running Center osatzen dutenak dira.
Lan hori guztia herri horien bultzadari eta Tederren ezinbesteko laguntzari esker egin ahal izan da.
Montejurra Bizik Montejurra inguruan bidezidorrak garbitzen eta kirol-ekitaldiak antolatzen lan egiten duten klub eta elkarteen lana eskertu nahi du.


