Hiriak

Aiegi

Aiegi leku pribilegiatu batean kokatuta dago, Donejakue bidearen, Iratxeko monasterioaren eta Montejurra mendiaren ondo-ondoan.

Ardantze kiroldegiaren ondoan eta autokarabanetzat prestatutako eremuan daude ibilbideen bi panelak, familian egitekoak eta Trail 50 espazioak prestatutakoak. Nahi izanez gero, aldez aurretik ezarritako prezio txiki bat ordainduta kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko aukera dago, hau da, arropazaindegia, dutxak eta beste.

Herriko kultur ondarea ezagutu nahi izanez gero, San Martin eliza bisita daiteke herrigunean, eta, bertatik kanpo, Montejurra mendiko gailurretako batean kokatutako San Zipriano ermita eta Iratxeko monasterioa.

Aiegi kirolaren aldeko apustua egiten duen herri dinamikoa da. Ardantze kiroldegiko instalazioez gain, pilotaleku estali bat duen beste kiroldegi bat, skatepark bat eta pumptrack bat ere baditu. Horrez gain, Nafarroako kirol ekitaldi garrantzitsuenetako bi hartzen ditu herriak: Jurramendi Trail lasterketa eta Tierra Estella Epic MTB mendiko bizikletako proba. Azken hori Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) egutegian sartuta dago.

Argazkiak: Esteban Haro, Fotos Carreras eta Juanjo Otazu

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago