Ibilbideak

Xendazaletasuna

Jurramendira igoera Aiegitik

Ardantze kiroldegiaren ingurutik abiatuko gara Iratxeko monasteriorantz eta Montejurrako artadirantz.

A-12 autobidearen azpiko pasabidea igaro bezain laster, artadian sartu eta ezkerrerantz egingo dugu, Donejakue bidea kontrako noranzkoan hartuz (Zaraputz auzoko adarra). 750 metro egin ondoren, Donejakue bidea utzi, eskuinetara dagoen bidezidorra hartu eta Montejurrako begiratokira iritsiko gara. Puntu horretan hasten da Gurutzeen Igoera, San Zipriano ermitara eramango gaituen bidezidor malkartsua. XIV. mendeko baseliza itxita izaten da, baina, aldiz, normalean irekita izan ohi den du aterpe bat du ondoan. Bidezidor batetik jarraituko dugu, El Fuerte tontorreraino («Antenen Tontorra» bezala ere ezagutzen da); aurretik, hori bai, albo batera utziko dugu eskuinetara kokatutako tontor garaienera igotzeko sarrera. Lehen zatian, Kanoien Bidetik («Camino de los Cañones ») egingo dugu jaitsiera, eta, azken zatian, Deabruaren Zintzurra («Garganta del Diablo») bidezidorretik, Donejakue bidearekin bat egin eta lehenago bidea hartu dugun bidegurutzera heldu arte. Bertatik, Ardantze kiroldegira itzuliko gara txangoa abiatzeko hartutako bide berdinetik.

Argazkiak: Esteban Haro eta Juanjo Otazu

  • 11,4 Km

  • 608 m

  • Zailtasun fisikoa
    Handia

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Aiegi

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Ez Seinaleak
  • 11,4 Km Distantzia
  • 608 m Metatutako desnibel positiboa
  • Handia Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Aiegi
Gai da
Trail running

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago