Ibilbideak

Xendazaletasuna

Zumakearen ibilbidea (PR-NA 202)

Ibilbidea hiru sektoretan banatzen da eta guztiek egiten dute bat Lizarrarekin. Horrenbestez, hiru zatietako bakarra egitea, bi zati egitea edo ibilbidea osorik egitea hauta daiteke, nahieran.

Lehen sektoreak San Lorentzo eta San Millán inguruak hartzen ditu, 5 kilometroko luzera du eta ibilbidearen punturik altuena bertan dago.

Bigarren sektoreak 4,5 kilometroko luzera du, baratze artean igarotzen da eta Santa Barbarako pinudietaraino iristen da. «Las Lecheras» bidetik ermitara iritsiko gara, eta bertatik Lizarrako ikuspegi ederra izango dugu; are, inguruak adi-adi aztertuz gero, antzinako gotorleku militar karlista baten aztarnak ere aurkituko ditugu! Pinudi artean jarraituko dugu eta «La Chantona» ingurura iritsiko gara.

Hirugarren sektorea, laburrena izan arren, Gazteluen Gurutzeraino igotzen da, eta, bertatik, noski, Lizarra osoko ikuspegi ezin hobeak izango ditugu, tartean auzo monumental ederrekoak. Kartzelako Zubira itzuli eta San Pedro auzo historikoan eta Curtidores kalean sartuko gara.

Kontuan izan ere saihesbidea inguruko gunerik basatiena zeharkatzeko pentsatuta dagoela, eta, bertan, zumakez betetako baso ikusgarriak aurki ditzakegula.

  • 10,7 Km

  • 518 m

  • Zailtasun fisikoa
    Handia

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Estella / Lizarra

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Bai Seinaleak
  • 10,7 Km Distantzia
  • 518 m Metatutako desnibel positiboa
  • Handia Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Estella / Lizarra
Gai da
familientzat egokia den ibilbidea

Profila

Ibilbidearen profila

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago