Ibilbideak

Xendazaletasuna

Leizerako bidea

Eremu honetako elementurik bereizgarrienetako bat Iguzkitzako Leizea da, bai bere interes geologiko eta naturalagatik baita honen inguruko gertaera historikoengatik ere.

Iguzkitzako igerilekuetatik bide zuzena hartzen badugu, 3 km baino pixka bat gehiago baino ez dugu izanen. Hala ere, ibilbide luzeagoa baina osoagoa proposatzen dizuegu, herriko hirigunea eta Iguzkitzako begiratokia, Donejakue bidea, Iratxe ingurua eta bertako mahasti ederrak eta Leizea lotzen dituena.
Iguzkitzako Leizeak, “Sima de Rosas” izenez ere ezaguna, hirugarren Gerra Karlistan (1872-1876) gertatutako istorio tragiko bat gordetzen du. Bidelapurrei eta hilketei buruzko istorio bat, gure webgunean zehatzago ezagut dezakezuena. Baina Leizea ere interes handiko natur gune bat da, lurrean zulo handi bat sortzen duten hiru dolinez osatutako diapiroan baitago. Honek mikroklima bat sortu du, bere barnean beste latitude hezeagoetako hainbat espezie haztea eragiten duena.

  • 9,1 Km

  • 220 m

  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Iguzkitza

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Bai Seinaleak
  • 9,1 Km Distantzia
  • 220 m Metatutako desnibel positiboa
  • Ertaina Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Iguzkitza
Gai da
familientzat egokia den ibilbidea. Nordic walking

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago