Ibilbideak

Xendazaletasuna

Jurramendira igoera Arroitzetik

Ur-biltegietatik abiatuta, Cantoelmonte aldera igoko gara, laborantza-piezen artean.

Behin sasitzaren eta larreen artean kokatutako erkameztira iristean, iparralderantz joko dugu, Aranbeltza herri basora heldu arte. Arroitz, Arellano eta Deikaztelu udalerriek elkarrekin partekatzen duten lur-eremuan egindako lehen metroak bidezidor batean zehar egin eta gero, zenbait ekosistema (arteak, erkametzak, pinuak) igarotzen dituen bide nagusira helduko gara, «Raso de Montejurra» bezala ezagututako ordokira eramango gaituena. Bertatik, Montejurra mendi ezaguneko gailurrera igo daiteke.

Itzultzeko, ordokitik bertatik ekialdera doan bide bat hartuko dugu, aurrerago bidezidor bihurtuko dena; jaitsiera jarraitu baten ondoren, igoera egiteko baliatu dugun pistan bertan amaitzen da bidezidorra. Pista horretatik jaitsiko gara herriraino.

  • 14,5 km

  • 357 m

  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina

  • Zailtasun teknikoa
    Txikia

  • Arroitz

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Bai Seinaleak
  • 14,5 km Distantzia
  • 357 m Metatutako desnibel positiboa
  • Ertaina Zailtasun fisikoa
  • Txikia Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Arroitz
Gai da
MTB

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago