Ibilbideak

Xendazaletasuna

Jurramendira igoera Muniainetik

Udaletxearen ondoko plazatik abiatu, eta, Muniaineko herrigunea zeharkatu ondoren, tokikoek asko erabiltzen duten Balsa aisialdiko gunera helduko gara.

Itzuleran ere bertatik pasako gara. Balsa bertatik ekingo diogu Jurramendiko igoerari , eskuinetara «Senda del Pradillo» bidezidorraren sarrera eta Mairuaren Kobazuloa utzita. San Sebastian ermitara iritsi eta «La Mina» bidea hartuko dugu, zalantzarik gabe igoeraren zatirik gogorrena. Goian, San Zipriano ermita dugu zain, eta, jarraian, Jurramendiko beste bi tontorrak. Azken tontorra El Fuerte da («Antenen Tontorra» bezala ere ezagutzen da), eta bertatik hasiko dugu Muniainera itzultzeko beherazko bidea.

Mendiaren ekialdetik egingo dugu jaitsiera, bidezidor eta bide zatiak tartekatuz eta basoberritutako pinudiak zeharkatuz. Ezkerretara dugun Ega ibaiak bustitako ibarraren ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ere izango dugu.

  • 10,2 Km

  • 530 m

  • Zailtasun fisikoa
    Handia

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Muniáin de la Solana

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Ez Seinaleak
  • 10,2 Km Distantzia
  • 530 m Metatutako desnibel positiboa
  • Handia Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Muniáin de la Solana
Gai da
Trail running

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa
Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago