Ibilbideak

Bidexkak

Jurramendiran bidezidor ugari aurki ditzakegu, batzuk mendi-ibilibide eta trail runningerako bakarrik egokiak, baina gehienak mendiko bizikletentzat ere irisgarriak. Mendia bi sektoretan bana dezakegu.

Iparraldea

Sektore honek mendiaren iparraldeko hegala hartzen du, eremu malkartsu, heze eta basotsuenak dituena.

Hemen aurkituko ditugun bidezidorrak oso finkatuta daude, agian inguru hori delako mendialdeko ezagunena eta ibiliena, eta zati horretan bizi den biztanleria askoz handiagoa delako.

Hoya de la Cal, trail running-eko esklusiboa, edo Gurutzetakoa, non pertsona trebeenak baino ez dauden bizikletan jaisteko gai, ospetsuenetako batzuk dira.

Baina badira beste batzuk bizikletentzat eskuragarriagoak direnak, Golum, Deabruaren Garganta, Arrokak eta Jabatoa kasu. Horiez gain, hainbat aldaera daude, gozatzen jarraitu ahal izateko.

Hegoaldea

Sektore honek Jurramendiko eremu malkartsuena hartzen du, Mediterraneoko mosaiko tipikoa nagusi den lekua.

Zonalde honetako bideek agian ez dute iparraldekoek bezainbesteko sona, baina pixkanaka gero eta gehiago ezagutzen dira. Kasu honetan, bidezidorrak berreskuratzeko duela urte batzuk Arroniz Kirol Elkarteak hasitako lana aipatzekoa da.

Meategiko bidea, mendi-ibiliak eta trail running egiteko bakarrik egokia, eta beste batzuk, hala nola Don Alberto, Monte Luquin, Mauleon, Zaballa, La Pedrera edo Morentin, gune honek eskaintzen dituen aukeren isla leiala dira.

Logo Trailforks

Ezagutu gehiago bidezidor horiei buruz Trailforks atarian

Imagen Montejurra Bizi
Imagen Montejurra Bizi
Imagen Montejurra Bizi
Imagen Montejurra Bizi
Imagen Montejurra Bizi
Imagen Montejurra Bizi
Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago