Jarduerak

Kultura

Gustavo de Maeztu museoa

Nafarroako errege-erreginen jauregi zaharrean edo, bestela esanda, Granada de Egako dukeen jauregian, eraikin erromaniko zibil bat da, eta kapitel historiatuak ditu. Horietako batek, Martín de Logroñok egindakoak, Roldanen eta Ferragut erraldoiaren arteko borroka kontatzen du.

Eraikina 1991n zaharberritu zen, eta Gustavo Maeztu Whitney (1887-1947) artista polifazetikoaren legatua biltzen du. Gustavo Maeztu Whitney gasteiztarra zen jaiotzez, baina Lizarran bizi izan zen, hil zen arte. Museoan bere obra plastikoaren eta grafikoaren zati garrantzitsu bat dago, figura femeninoaren, erretratuen, natura hilen eta paisaien inguruan egituratua. Zenbait genero eta tekniketako marrazkiez gain, Maeztuk plastikaren munduan egin zituen ikerketak ere ikus daitezke, haren alderdi literarioaren erakusle.

Gustavo de Maeztu museoa udal-museo monografiko bat da, eta 1991n ireki zituen atean. Bilduma osoa Lizarrako Udalarena da, eta udala da, halaber, museoaren kudeaketaren titularra.

https://www.museogustavodemaeztu.com/el-museo/

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago