We're verifying your browser

Arellanoko Musen Villa museoa eta aztarnategia - Montejurra Bizi

Jarduerak

Kultura

Arellanoko Musen Villa museoa eta aztarnategia

Toki hau «Musen Villa» izenez ere ezagutzen da, han aurkitu zen «Musen» mosaiko erromatar ikusgarriarengatik.

Artelan hau Espainiako Arkeologia Museoan dago, baina kopia zehatz bat ikusgarri dago jatorrizko kokalekuan. Izendapena protagonista dituen bederatzi jainkosetatik eta haien maisuetatik datorkie.

Aurkitutako aztarna arkeologikoek adierazten dute villa hau Kristo ondorengo I. eta V. mendeen artean eraiki zela. Ardoa-ekoizpenarekin lotutako gelak bereizi dira, Kristo ondorengo I. eta III. mendeen artekoak, bai eta geroagoko beste batzuk ere; hain zuzen ere, Zibeles eta haren seme eta maitale Attis gurtzearekin erlazionatutako luxuzko landa-egoitza bat izan zen. Aurkikuntza bitxienen artean, zeramikazko dastakopa bat dago –museoaren ikurra da–.

Bisita-ordutegiak webgune honetan kontsulta daitezke:

https://www.visitnavarra.es/es/w/visita-guiada-a-la-villa-romana-de-las-musas-1

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago