Ibilbideak

Xendazaletasuna

Monjardinera igoera, Azketa, Labeaga eta Iguzkizatik

Monjardin da inguruko beste gailur bereizgarria. Iguzkitza barrutikoa ez bada ere, mendi honekiko batasun sentimendua Jurramendikikoa bezain handia edo handiagoa da.

Udalak proposatutako ibilbide horietan ezin zen mendi horretara igo. Kasu honetan, ibilbide zirkular bat proposatzen dugu, hiru herritatik har daitekeena: Azketa, Labeaga eta Iguzkitza.

Ibilbideari hasiera emateko, Labeagarako bidea hartuko dugu Iguzkitzako igerilekuetatik. Bertatik, Lokiz Mendilerroko eta Allingo Haraneko ikuspegi atseginak izanen ditugu.

2 km inguruko ibilbidea egin ondoren, Labega ingurura iritsiko gara. Une horretatik aurrera hasten da igoera.

Igoerako lehen konpasetan, San Salvador Harrasketatik igaroko gara, ur-iturria duen txoko atsegin bat, geldialdi bat egin eta indarrak berreskuratzeko. Aldapa handiko tarteak eta arinagoak tartekatzen dituen bide batetik igotzen jarraituko dugu. Gailurrera iritsitakoan, jatorri musulmaneko gotorlekura joan gaitezke, ikuspegi ikusgarriez gozatzeko.

Hegoaldeko aurpegitik jaitsierari ekingo diogu Villamayor de Monjardin herrira iritsi arte. Kale eder bat igaro ondoren, Donejakue bidera sartuko gara. Merezi du bide erdian geldialdi bat egitea Moroen Iturrian. Ondoren, Donejakue bideari jarraituko diogu 500 metrotan, Iguzkitzara doan bidera iritsi arte.

  • 11,5 Km

  • 383 m

  • Zailtasun fisikoa
    Handia

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Iguzkitza, Villamayor, Azketa, Labeaga

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Ez Seinaleak
  • 11,5 Km Distantzia
  • 383 m Metatutako desnibel positiboa
  • Handia Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Iguzkitza, Villamayor, Azketa, Labeaga

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago