Ibilbideak

Xendazaletasuna

Gizaki Berdeen Ibilbidea

Ibilbidearen izena inguruotan kokatutako Brontze Aroko historiaurreko meategi bati zor zaio.

Meategia gizakiak lurperatzeko kobazulo gisa erabili zen gerora, eta, bertan, hezur hondakin berdexkak agertu ziren kobrezko gatzen eraginez.

Ibilbide honetan, Urbiola mendebaldeko mendi ezezagunak zeharkatuko ditugu, besteak beste, Peña Ancha eta Peña del Agujero.

Urbiolako San Salvador elizaren pareko plazan hasiko dugu ibilbidea eta, behin herrigunea atzean utzi ondoren, Donejakue bidera bitarteko jaitsierari ekingo diogu. Donejakue bidera iritsitakoan, eskuinera egingo dugu, «Corral de las Ovejas» izenarekin ezagututako lekura heldu arte; bertan, erromesek asko preziatzen duten iturri bat aurkituko dugu.

Puntu horretan, NA-7400 errepidera iritsiko gara, eta, Olexoa herrirako noranzkoan metro batzuk eginda, hezur hondakin berdexkak agertu ziren kobazulora helduko gara.

Ibilbidea bidezidor polit batetik egiten da, basobera nagusi den eta 360 graduko ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ematen duen ingurune batean kokatutakoa.

Bestelako elementu bereizgarriak ere baditu ibilbideak. Alde batetik, garai batean inguruko nekazariek euri-ura biltzeko erabiltzen zituzten uharkak aurkituko ditugu. Bestetik, tronu bat dirudien harritzar ikusgarri bat aurkituko dugu, atseden hartu eta inguruaz gozatzeko gonbidapena luzatuko diguna. Azkenik, berriz, ibilbidearen amaieran, Peña del Agujero izango dugu zain, gure irudimena hegan jarriko duen formazio geologiko bitxia.

  • 6,7 Km

  • 186 m

  • Zailtasun fisikoa
    Ertaina

  • Zailtasun teknikoa
    Ertaina

  • Urbiola

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Ez Seinaleak
  • 6,7 Km Distantzia
  • 186 m Metatutako desnibel positiboa
  • Ertaina Zailtasun fisikoa
  • Ertaina Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Urbiola
Gai da
familientzat egokia den ibilbidea

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago