Ibilbideak

MTB

Iguzkitzako bidezidorrak

MTB maite duten pertsonentzat, Jurramendiko iparraldeko aurpegia bidezidorren paradisu txiki bat da. 

Mota eta maila guztietakoak daude. Kasu honetan, dibertigarrienak aukeratu ditugu, baina argi utzi behar da ibilbide hau kirol-profila duen eta bizikleta erabiltzen esperientzia duen publikoarentzat pentsatuta dagoela.
Lehen zatia da errazena, eta Labeagara iritsi ondoren, Los Llecos artadian eta El Saladillon barrena Labeagako Errotara jaitsiko gara. Iguzkitzarantz egingo dugu, eta hirigunea zeharkatzean, bete-betean sartuko gara Nafarroako bidezidor-gune garrantzitsuenetako batean.

Une horretatik aurrera eta ibilbidea amaitu arte, bidezidor bat bestearen atzetik lotuko dugu. Iratxe urbanizaziora iritsi arte, fisikoki eta teknikoki errazenak direnak aurkituko ditugu. Urbanizazio hori igaro ondoren, teknikoki gogorrenak direnei aurre egin beharko diegu, eta gure trebetasuna bizikleta gainean probatu.

  • 28,2 Km

  • 796 m

  • Zailtasun fisikoa
    Handia

  • Zailtasun teknikoa
    Handia

  • Azketa, Labeaga, Iguzkitza

Kontuan hartu beharreko datuak

  • MTB Ibilbide mota
  • Ez Seinaleak
  • 28,2 Km Distantzia
  • 796 m Metatutako desnibel positiboa
  • Handia Zailtasun fisikoa
  • Handia Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Azketa, Labeaga, Iguzkitza

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago